Martxoaren 17an egingo dute bigarren euskara tailerra
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak hiru euskara tailer antolatu ditu Erroxape Bermeoko Emakumeen elkartearentzat, Elhuyar aholkularitzagaz elkarlanean. Otsailaren 25ean egin zuten lehenengoa; bigarrena, berriz, martxoaren 17an izango da.Erroxape elkartean...
Erroxape elkartean «euskararen inguruan eta euskaraz berba egitea» da tailer horien helburua udalak azaldu duenez. Izan ere, tailer horien bitartez, «bertako euskarari prestigioa eman eta tokiko euskara eta euskara batuaren arteko mugak gainditu gura dira, ez baitago beste bat baino hobea den euskararik, ez eta txarragorik ere».
Hirugarren euskara tailerra apirilerako utzi dute.