Ludotekako gurasoekin bilera egingo du Aisialdi Taldeak
Bost hilabete pasatu dira ludoteka zerbitzu berria martxan jarri zutenetik, eta egindakoaren eta egiteko dagoenaren inguruan hausnartu beharra ikusten dute Lekeitioko Aisialdi Taldekoek. «Azaroan ume kopuru handia zegoela ikusita, txandatze sistema ja...
Hori dela eta, zapatuan, 17:30ean ludotekako gurasoen bilera egingo dute, eta parte hartzeko gonbitea luzatu diete guraso guztiei.
Lekeitioko Aisialdi taldeak jakitera eman duenez, hurrengoa izango da bertako gai ordena: orain artekoaren ebaluazioa eta iritzi trukaketa; txanda sistemaren ebaluazioa eta hausnarketa; Aste Santuko zerbitzua; Limoneroetako gune hezitzailea; gurasoen inplikazioa eta norberak ekarriko lukeena.