Ingelesezko auzolandegiak izango dira uztailean
GIZARTEA // Aurreko urteetan egin modura, Mundakako Udalak gazteentzako ingelesezko auzolandegiak antolatu ditu, Urremendigaz batera, uztailerako. Auzolandegiek ingelesa eta dibertimendua uztartuko dituzte, eta 6 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteei z...
GIZARTEA // Aurreko urteetan egin modura, Mundakako Udalak gazteentzako ingelesezko auzolandegiak antolatu ditu, Urremendigaz batera, uztailerako. Auzolandegiek ingelesa eta dibertimendua uztartuko dituzte, eta 6 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta daude. Bi txanda egongo dira: uztailaren 1etik 15era, 6 eta 8 urte bitarteko umeek parte hartuko dute, eta uztailaren 16tik 30era, 9 urtetik 14ra artekoek. Jakinarazi dutenez, auzolandegiak goizeko ordutegian bakarrik÷ emango dituzte. Izena eman nahi duenak Mundakako Turismo Bulegora edo udaletxera jo beharko du, maiatzaren 1a baino lehen. Izena ematerakoan lehentasuna edukiko dute herrian erroldatutakoek.