Ibarrangelutik Matxitxakora, so
Azken zortzi urtetan egin ohi bezala, aurten ere, Matxitxakoko itsas batailan parte hartu zuten arrantzale eta marinelak izan dituzte gogoan Ibarrangeluko Akorda auzoan; hain zuzen, Bou Nabarrako Juan Telletxearen omenez jarritako monolitoaren parean. ...

Azken zortzi urtetan egin ohi bezala, aurten ere, Matxitxakoko itsas batailan parte hartu zuten arrantzale eta marinelak izan dituzte gogoan Ibarrangeluko Akorda auzoan; hain zuzen, Bou Nabarrako Juan Telletxearen omenez jarritako monolitoaren parean. Matxitxakoko itsas gudari horiek herriko historian kokatzeko ekitaldia egiten dute urtez urte; hartara, «belaunaldi berriei batailan gertatukoaren berri emateko eta orduko marinelek guda irabazi zutela gogorarazteko».