
zenbait erabiltzaile fitness funtzionala egiten
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatua fitness funtzionalaren saio solte bat gehiago eskaintzen hasiko dela jakinarazi dute. Saio hori barikuetan izango da Araneko kiroldegian, 14:15eatik 15:00ak arte. Barikuan hasita izango dute horretarako aukera kiroldegiko erabiltzaileek.
Erabiltzaileen eskaerak kontuan hartuta erabaki du Kirol Patronatuak kirol hori praktikatu ahal izateko saio berri bat eskaintzea, asko baitira horien esanetan, fitness funtzionala egiten duten herritarrak.
Ez da Kirol Patronatuak jarduera hori indartzen duen lehenengo aldia, izan ere, urtarrilean hiru saio gehiago eskaintzen hasi ziren. Hala, erabiltzaileek, orain, asteko egun guztietan egin ahalko dute fitness funtzionala. Martitzenetan, eguaztenetan eta eguenetan bi saio izaten dira ordu ezberdinetan, astelehenetan eta barikuetan, berriz, saio bakarra.