Bermeo blai egingo dute martxoaren 22an
Uraren inguruko sentsibilizazio kanpainari amaiera emateko jaialdia egingo dute
- 10:00. Lameratik hasita, San Andres urtegira ibilaldi gidatua egingo dute.
- 10:45. Uraren aldeko Herrik Krossa. Bermeoko Atletismo Taldekoen laguntzarekin antolatuko dute, eta LHko 1. mailatik hasi eta DBH 2. mailara arteko ikasleek parte hartu ahal izango dute.
- 11:00. Txikientzat, nagusientzat zein herri krossean parte hartu dutenentzat txokolate jana egongo da. Herritar talde batek hartuko du txokolatea egiteko ardura.
- 11:30. Zipriztin eta Irrien Lagunekin, kalejira egingo dute. Lameratik Talara joaango dira, eta han hasiko dute kalejira. Bidean, Busturialdeko 15 ikastetxek Uraren Nazioarteko Egunerako idatzi dituzten gutunak aurkitu beharko dituzte.
- 12:30. Flasmob grabazioa. Ikasleek ez ezik, herritarrek ere parte har dezakete grabazio horretan. Busturialdeko ikastetxeetan prestatzen ari diren dantza ikasi gura duenak, honako helbide honetan ikus dezake: www.busturialdekoura.com
- 13:00. Ekitaldi nagusiarekin emango diote amaiera egitarauari. Bertan, ur partzuergoak antolaatu zuen argazki lehiaketaren sariak emango dituzte. Era berean, diploma bana hartuko du kanpainan parte hartu duen ikastetxe bakoitzak.