Akelarre, Tapia eta Leturia Band eta Fito & Fitipaldis taldeetako gitarra jotzailea izan da Jose Alberto Batiz, eta Busturialdeak eman duen musikaririk onenetakoa dela diote adituek. Era berean, hainbat musikari eta musika taldegaz ere kolaboratu i...

Akelarre, Tapia eta Leturia Band eta Fito & Fitipaldis taldeetako gitarra jotzailea izan da Jose Alberto Batiz, eta Busturialdeak eman duen musikaririk onenetakoa dela diote adituek. Era berean, hainbat musikari eta musika taldegaz ere kolaboratu izan du: Platero y Tu, Extrechinato y Tu, Extremoduro, Gatibu… Hala nola, Gernika-Lumoko hainbat musika taldegaz ere bai. Ibilbide luzea izan du musikaren munduan, eta horri buruz aritzeko parada izan zuten hainbat lagunek herenegun, Astran, Lekuek Festibalaren barruan. Solasaldiaren ostean, kontzertu laburra eman zuen Batizek, Jorge Etxebarrieta
Txortx eta Gatibu taldeko bateria-jole Gaizka Salazarren laguntzagaz.