Bertsolari Gazteen 23. BBK Sariketan 50 bertsolarik parte hartuko dute
Lea-Artibaik iazko txapelketa irabazi zuenez, aurten, zuzenean finalerdietarako dago sailkatuta. Lehenengo finalerdia hilaren 18an jokatuko da, Markina-XemeinenBertsolari Gazteen 23. BBK Sariketa gaur hasiko da, Igorren. Zazpi eskualdeko 50 bertsolarik...
Lea-Artibaik iazko txapelketa irabazi zuenez, aurten, zuzenean finalerdietarako dago sailkatuta. Lehenengo finalerdia hilaren 18an jokatuko da, Markina-Xemeinen
Bertsolari Gazteen 23. BBK Sariketa gaur hasiko da, Igorren. Zazpi eskualdeko 50 bertsolarik parte hartuko dute aurtengo txapelketan, Busturialdekoek eta Lea-Artibaikoek barne. Lehenengo finalerdia martxoaren 18an jokatuko da, Markina-Xemeinen.Lea-Artibai eta Busturialdeko taldeekin batera ariko diren gainerako eskualdeak ondokoak dira: Arratia-Txorierri, Bilboaldea, Uribe Kosta, Enkarterriak eta Durangaldea. Talde bakoitzean gutxienez sei bertsolari ariko dira.
Parte hartzaileak bi adin tartetan banatuta daude: 18 urtera artekoak eta 18 eta 24 urte bitartekoak.
Lea-Artibaik iazko txapelketa irabazi zuenez, zuzenean finalerdietarako dago sailkatuta.
Gaur lehenengo kanporaketa jokatu eta gero, bihar bigarren saioa egingo da, Zallan, eta hirugarrena, martxoaren 17an, Durangon. Kanporaketak ikastetxeetan edo kultur etxeetan jokatuko dira. Finalerdiak martxoaren 18an (Lea-Artibain) eta 24an (Sopelan) ospatuko dira. Final handia, berriz, martxoaren 26an izango da, 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.
Sariei dagokienez, irabazle nagusiak 1.260 euro eskuratuko ditu, eta bigarren saria 900 eurokoa izango da. Bizkaierarik onena erabiltzen duen taldeak, ostera, 140 euro lortuko ditu.
Txapelketa atzo aurkeztu zuten, Bilboko BBK aretoan. Ekitaldian ondokoak egon ziren: Leire Aragon BBK-ko Gizarte Ekintzaren zuzendaria, Jone Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko sustapen arduraduna, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduraduna eta Fredi Paia Bizkaiko Bertsolari Txapelduna.