narrazio laburren sari banaketa
Euskarazko 13 lan eta gaztelerazko zortzi aurkeztu dituzte aurtengo sariketara. Barikuan eman zituzten jakitera irabazleen izenak. Euskaraz idatzitako lanen artean, Maria Jose Azurtza Sorrondegi donostiarraren
Estereotipo Erresuma izan da irabazlea. Bigarren saritua, Unai Hormaetxea zornotzarraren
Kahlo sariari eman diote. Bermeotarrentzako accesit berezia, aurten, ez dute eman euskarazko modalitatean.
Gaztelerazko lanen artean, Patxi Miguela Alvarezen
Almas de compañia lanari eman diote sari nagusia. Bigarrena, Galopando lanak hartu du, Milagros Vera Fernandezena. Bermeotarren accesit berezia Mirari Ispizua Bilbaok hartu du,
La espera lanagatik.