‘Errautsetatik erne’ antzezlana/Edu Melchor
XVII. mende hasieran, Zugarramurdin, Inkisizioak sutan erretzera kondenatu zituen hamabi emakumeen istorioa Muxikara ekarri dute herriko emakumeek. Errealitateak eta fikzioak bat egin dute
Errautsetaik erne antzezlanean. Obra berria ekarri dute aurten, eta, Onintza Enbeitaren zuzendaritzapean, zapatuan estreintu zuten.
Aurten ere, ume zein nagusiek parte hartu dute ikuskizunean; guztira, 55 izan dira antzezleak. 4 urte ditu gazteenak, eta 81 nagusienak.
Iaz Gure etxe bakarra antzezlanarekin bezala, magia egin dute, berriro, Muxikako andreek, eszenatoki bihurtutako Ariatzako elizan. Gazte Asanbladaren laguntza ere izan zuten, eta publikoan 300 bat lagun bildu ziren. «Oso ondo atera zen dena, eta oso pozik gaude», azaldu du Onintza Enbeitak.
Antzezlan berria iazkoa baino hunkigarriagoa dela esan du Enbeitak, eta, zapatuan, zenbaitzuk negar ere egin zutela. Istorio horrekin ere, zelanbait, emakumeen kontrako injustiziak salatzera datoz muxikarrak. «Mendeek aurrera joan ahala formak aldatu dira, baina arrazoiak edo oinarriak berdina izaten jarraitzen du».
Estreinaldia egin ostean,
Errautsetatik erne beste herri batzuetan ere antzeztea dute asmo, Iaz estreinatu zuten
Gure etxe bakarra ere berriro antzeztuko dute; Berriatuan, esaterako, hilaren 18an.