Zilarra lortu du Txakartegik
Espainiako pistako txirrindularitza egokituko txapelketan hartu du parte Lekeitioko txirrindulariak. Jazarpenean eta Taldekako abiadura proban lortu ditu dominakZilarrezko eta brontzezko dominak irabazi ditu Joseba Txakartegi lekeitiarrak Espainiako tx...
Espainiako pistako txirrindularitza egokituko txapelketan hartu du parte Lekeitioko txirrindulariak. Jazarpenean eta Taldekako abiadura proban lortu ditu dominak
Zilarrezko eta brontzezko dominak irabazi ditu Joseba Txakartegi lekeitiarrak Espainiako txirrindularitza txapelketan. Joan den asteburuan jokatu zen Galapagarren (Madril) Espainiako pistako txirrindularitza egokituko txapelketa.Euskadiko selekzioagaz parte hartu zuen kirolari lekeitiarrak. Beragaz batera, euskal selekzioan aritu ziren Alfonso Postigo, Oskar Garro, Amador Granados, Beñat Lizaso eta Guillermo Prieto. Taldekako abiadura proban urrezko domina lortu zuten Granadosek, Garrok eta Postigok osatutako hirukoak. Beste taldeak, aldiz, Lizasok, Prietok eta Txakartegik osatutakoak, brontzezko domina lortu zuen.
Beste probetan ere domina ugari eskuratu zituzten euskal txirrindulariek. Jazarpeneko proban zilarrezko domina irabazi zuen Joseba Txakartegik. «Iaz bezala, urrezkoa lortu nahi nuen, baina aurten bigarren geratu naiz», adierazi du lekeitiarrak.
Kilometroan ere hartu zuen parte txirrindulari lekeitiarrak, baina ez zen berak nahi bezala ibili: «Maila handia egon zen, eta Alfonso Cabello munduko txapelduna izan zen irabazlea».
Hemendik aurrera errepiderako prestatzen hasiko dela aurreratu du Txakartegik. Maiatza erdian izango diren Espainiako txapelketetan parte hartzea du helburu, eta aurten Europako kopako kanporaketa batera joateko asmoa ere badu.