Tailer didaktikoa antolatu dute zapaturako, Arrantzaleen Museoan
Orain dela bi aste egin modura, Bermeoko Arrantzaleen Museoak Aratusteak: Bale kapela izeneko tailer didaktikoa antolatu du berriro etzirako. 17:00etatik 19:00etara izango da tailerra eta lau urtetik gorakoek parte har dezakete.
Bi zati izango ditu tailerrak; lehenengoan, ikus-entzunezko baten bitartez, Euskal Herriaren historian balearen arrantzak zelako garrantzia izan duen ikusi ahal izango dute umeek. Bigarrenean, berriz, gai horrekin lotutako eskulan bat egingo dute.
Jarduera horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta.