
Avilan (Gaztea-Leon, Espainia) dagoen Brievako espetxera urrundu dute Jone Amezaga preso politiko errigoitiarra; etxetik 450 kilometrora. Jakinarazi dutenez, zapatuaz geroztik Espainiako espetxe horretan da Amezaga, baina ez dute euskal preso politikoekin batera. Izan ere, Oihana Agirre donostiarra ere espetxe horretan dute preso, baina Amezaga harena ez den beste modulo batean sartu dutela salatu dute.
Sakabanaketa politika salatzeko,
prentsaurrekoa eman zuen Gernika-Lumoko Sarek, otsailean. «Euskal preso politikoak Euskal Herriko kartzeletara hurbildu ez, eta Zaballako espetxean zegoen Jone Amezaga Arriaga errigoitiarra Avilako Brievako espetxera urrundu dute», salatu zuen sare herritarrak.