Muruetak 3. egin du Euskadiko sokatira txapelketan
600 kiloko Euskadiko Sokatira Txapelketako finala jokatu zuten joan den zapatuan, Erandion. Muruetak eta Sokarrolak osatu zuten Busturialdeko ordezkaritza bertan, eta, hurrenez hurren, hirugarren eta bosgarren egin zuten. Hortaz, podiuma lortu du Murue...
Lehenengo saioa Adunan
Txapelketako lehenengo saioa otsailaren 14an jokatu zuten, Adunan, eta orduko hartan finaleko emaitza beragaz amaitu zen jardunaldia, Ñapurrak gailendu baitzen, eta Ibarrak eta Muruetak egin baitzuten bigarren eta hirugarren. Bigarren jardunaldian, Bilboko La Casillan, Ñapurrak nagusitu zen, eta bigarren egin zuen Muruetak.