Kantauri Surf Ligako lehen topaketan Getxo nagusitu zaio Artzabal taldeari
Itsasoaren egoeraren ondorioz, Mendexako Karraspio hondartzan egitekoa zen topaketa lekuz aldatu eta Lekeitioko Isuntzan egin zen. Bakion dauka hurrengo hitzordua ArtzabalekGetxo Surf Taldeak irabazi zuen zapatu goizean Isuntzan egin zen Kantauri Surf ...
Itsasoaren egoeraren ondorioz, Mendexako Karraspio hondartzan egitekoa zen topaketa lekuz aldatu eta Lekeitioko Isuntzan egin zen. Bakion dauka hurrengo hitzordua Artzabalek
Getxo Surf Taldeak irabazi zuen zapatu goizean Isuntzan egin zen Kantauri Surf Ligako lehen topaketa. Mendexako Karraspio hondartzan egitekoak ziren topaketa lekuz aldatu behar izan zuten antolatzaileek itsasoaren egoeragatik. Olatu handiegiak eta itsaso zakarra aurkitu zuten Kantauri Surf Ligako partaideek, zapatu goizean, Karraspion.Azken momentuko aldaketagaz gain, beste gorabeherarik ez zuten eduki Getxok eta Lea-Artibaiko Artzabal Ogoñope Surf Team taldeek. Hasiera batean olatu aldetik justu ibili baziren ere, marea igo eta olatuak hobetu egin zirela jakitera eman dute Artzabal Surf Taldekoek.
Puntuaketa nagusia
Eskualdeko taldeak, gazte mailako surflari bi, open mailako beste bi mutil eta beteranoen mailako neska bat izan zituen uretan, zapatuan. Artzabal taldeko surflariek 24 puntu lortu zituzten, Getxokoek, berriz, 32 puntu. Lehen tandako bigarren olatuan puntuaketa nagusia, 5 puntu, eraman zuten getxoztarrek, eta bigarren tandan ere ondo hartu zituzten olatuak 4 puntu eskuratuz. «Ikastea eta ondo pasatzea dira gure helburu nagusiak, baina irabazteko grina ere badaukagu», adierazi dute Artzabal taldekoek. Asmo horregaz joango dira beraz, Bakiora. Bertan izango dute, martxoaren 14an, Kantauri Surf Ligako bigarren hitzordua.