Bertonek antolatuta, Merke-merke azoka egin zuten zapatuan, Taraskan. Herriko hogei saltoki inguruk parte hartu zuten egun bakarreko azokan. Hainbat izan ziren bertaratutako herritarrak. Haiek guztiek «prezio ekonomikoetan» eskuratu ahal izan zituzte...
Bertonek antolatuta, Merke-merke azoka egin zuten zapatuan, Taraskan. Herriko hogei saltoki inguruk parte hartu zuten egun bakarreko azokan. Hainbat izan ziren bertaratutako herritarrak. Haiek guztiek «prezio ekonomikoetan» eskuratu ahal izan zituzten «kalitatezko produktuak». Bertonek, bestalde,
Berton Fest kanpaina abiarazi du. Besteren artean, porrak eta zozketak antolatu dituzte herriko merkataritza bultzatu asmotan, eta gida bat ere kaleratu dute. Herriko denden «garrantzia» nabarmendu du Irune Ormaetxea Turismo eta Merkataritza zinegotziak: «Herria bizirik egoten laguntzen dute. Denda txikirik bariko herriek bizitasuna galtzen dute». Hala, herrian «eskaintza zabala dagoela eta», herritarrak kanpaina horretan parte hartzera animatu ditu.