Barikuan hasiko da ipuin kontalarien denboraldia liburutegian
4 eta 12 urte bitartekoentzako saioak izango dira
Ipuin kontalarien denboraldia bariku honetan hasiko du Gernika-Lumoko liburutegiak. Emakumeak kontatzen ipuina entzun ahal izango dute umeek, 18:00etan. 4 eta 12 urte bitarteko saioak izango dira, eta, hurrengoa, martxoaren 27an izango da. Ipuinen Mandinkak narratuko du kontalariak saio horretan. Apirilaren 24an eta iraialaren 25ean izango dira gainontzeko saioak.
Egutegia:
- Martxoaren 6an: Emakumeak kontatzen
- Martxoaren 17an: Ipuinen Mandikak
- Apirilaren 24an: Gerra kontutxoak
- Irailaren 25ean: Auuu! Otsoen istorio laburrak