Mutrikuko Oroimenezko VI. Piker pala txapelketa hasi da
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak antolatuta, martxan da Piker Oroimenezko VI. pala txapelketa herrikoia.Bikoteka jokatzen den txapelketan herriko 11 bikotek eman dute izena; antolatzaileen esanetan, aspaldikorik gehien izango dira aurten. «Urt...
Bikoteka jokatzen den txapelketan herriko 11 bikotek eman dute izena; antolatzaileen esanetan, aspaldikorik gehien izango dira aurten. «Urtero parte hartzen duten bikoteez gain, aurten bi bikote berri ditugu», azaldu du Danok Bat elkarteko Jose Mari Manzisidorrek.
Urtero egin modura, ahalik eta bikote orekatuenak osatu dituzte aurten ere. Hala ere, horien guztien artean Igor Elezgarai Txaparro eta bere bikotea, eta Jon Mendizabal Goxerri eta bere bikotea txapelketa irabazteko faborito dira. «Txaparrok lehen lau txapelketak irabazi zituen, eta Goxerrik, aldiz, azkena».
Txapelketari dagokionez, aurreko asteburuan jokatu zituzten txapelketako lehen partidak. Bihar arratsaldean eta etzi goizean jokatuko dituzte bigarren jardunaldiko partidak.