Lurraldebusek herri arteko zerbitzu berriak aurkeztu ditu
Debabarrenean martxoaren 1etik aurrera martxan ipiniko diren Lurraldebuseko herri arteko zerbitzu berriak aurkeztu dituzte. Linea horiek, besteak beste, Lekeitio, Berriatua eta Ondarroa Gipuzkoagaz lotuko dituzte.Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasune...
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak birmoldaketa garrantzitsua egin du lurraldeko garraioan. Birmoldaketa horren ondorioz, ibilbideak aldatu, zerbitzuak areagotu eta berriak sortu dira.
Unai Erroitzenea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio zuzendariak aurkeztu zituen herenegun Debabarrena eskualdeko linea berriak. Berarekin batera Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea, Soraluzeko alkatea, Eibarko udal zinegotzia eta Elgoibarko alkatea izan ziren.
Aldundiak azpimarratu duenez, gainera, «zerbitzuak herritarrek beharretara egokitzeko lan berezia egin da, herritarrek egindako ekarpenak kontuan hartuz».
Lotura gehiago
Aldaketa nabarmenenak Ondarroan eta Mutrikun igarriko dira. Autobus zerbitzu batzuk areagotu egingo dira. Lekeitio Donostiagaz batzen duen lineak asteburuetan zerbitzua handiagotu egin du, eta Mallabia eta Ondarroa batzen dituen autobus zerbitzuak ere ordutegi zabalagoa eskainiko du. Horrez gain, beste linea berri batzuk ere martxan ipiniko dira. Ondarroa eta Mutriku Zumaiarekin batuko dituen linea eta Soraluze eta Ondarroa batuko dituena, besteak beste.
Hemendik aurrera, hamabi linea arrunt eta gaueko hiru egongo dira Debabarrenan; horietatik bostek Lea-Artibain eta Mutrikun izango dute eragina. Linea nagusienak 06:00etatik 22:00etara egongo dira martxan lanegunetan, eta barikuetan, gaueko azken autobusak 01:00etan jarri dira hainbat kasutan.