Tximista Atletismo Taldeak sei domina ekarri ditu Euskadiko Txapelketatik
Kadete, gazte eta junior mailako txapelketa lehiatu zen zapatuan Donostiako belodromoan. Zilarrezko bi domina eta lau brontzezko eskuratu dituzte Lekeitioko taldeko atletekJoan den zapatuan Donostiako Pista estalian lehiatutako Euskadiko txapelketatik ...
Kadete, gazte eta junior mailako txapelketa lehiatu zen zapatuan Donostiako belodromoan. Zilarrezko bi domina eta lau brontzezko eskuratu dituzte Lekeitioko taldeko atletek
Joan den zapatuan Donostiako Pista estalian lehiatutako Euskadiko txapelketatik dominaz beteta etorri da Lekeitioko Tximista Atletismo Taldea. Kadete, gazte eta junior mailako txapelketa jokatu zen Donostiako belodromoan, eta zilarrezko domina bi eta brontzezko lau irabazi zituzten bertan Tximistako atletek.Guztira, Tximistako hamabi atletak hartu zuten parte Euskadiko norgehiagokan. Proba batzuk goizean eta beste batzuk arratsaldean izanik, goizetik joan ziren guztiak Donostiara, eta egun osoa pasatu zuten bertan, «taldeko giro bikainean».
Lagun giroagaz gain, lehiaketetan ere bikain ibili ziren Lekeitioko atletismo taldekoak. Horrela, Olatz Martiartuk zilarrezko domina irabazi zuen jauzi hirukoitzean, eta Pello Lejarzegik ere zilarrezkoa eskuratu zuen pisu jaurtiketan.
Brontzezko dominak lortu zituzten, bestalde, Olatz Martiartuk luzera jauzian, Paul Lauzirikak altuera jauzian eta Mikel Dolaragak eta Ainara Plazak 400 metrotan.
Dominez gain, marka pertsonalak ere hobetu zituzten atletek. «Denak zoriondu eta lanean jarraitzeko animoak bidaltzea besterik ez zaigu gelditzen», adierazi dute Tximista taldeko arduradunek.