Gure Esku Dago ekimenak antolatutako berbaldiak Martxelo Otamendi izango du moderatzaile

Hitzaldi informatiboa antolatu du Gure Esku Dago ekimenak martxoaren 5erako. Lizeo Antzokian izango da, 19:00etan, eta berbaldi horretan parte hartuko dute Gema Zabaletak, Iñaki Zarraoak eta Karmelo Landak. Moderatzaile lanetan Martxelo Otamendi ariko da.
«herritarrei gonbidapena egin gura diegu hitzaldi informatibo horretara joan daitezen, bertan azaldko baitute Gure Esku Dago ekimenak zertan datzan, eta aurerra begirako plateamenduen berri ere emango dute».