Euskara ezagutzera eman zuen gizona
Wilhelm von Humboldtek Markinara egindako bisitari buruz aritu zen Jabier Kaltzakorta Euskaltzaina Garaian elkarteak antolatutako ekitaldian. Berlingo unibertsitatearen sortzaile, politiko, idazle eta itzultzaileak euskarari egindako ekarpen handia nab...

Wilhelm von Humboldtek Markinara egindako bisitari buruz aritu zen Jabier Kaltzakorta Euskaltzaina Garaian elkarteak antolatutako ekitaldian. Berlingo unibertsitatearen sortzaile, politiko, idazle eta itzultzaileak euskarari egindako ekarpen handia nabarmendu zuen Kaltzakortak. Hizkuntzalari eta pentsalari alemaniarrak bi bidaia egin zituen Euskal Herrira, 1799an eta 1801ean, eta bigarrenean Markinan egin zituen egun batzuk. Euskal Herriaz eta euskarari buruz ikusi eta jakindakoen berri eman zuen Europan zehar. 50 lagun inguruk entzun zituzten adi-adi Kaltzakortaren kontakizunak.