Lantzeko inauteriekin eta 80's party-agaz, datorrenera arte
Bermeotarrek eta ibarrangelutarrek agurtu dituzte aurtengo aratusteak. Zapatu goizean, lantzeko inauteriak izan ziren eskualdeko bi herrietan; gauean, berriz, bosgarrenez, 80ko hamarkadara salto egin zuten Bermeon.Zapatu goizeko Lantzeko inauteriekin e...
Bermeotarrek eta ibarrangelutarrek agurtu dituzte aurtengo aratusteak. Zapatu goizean, lantzeko inauteriak izan ziren eskualdeko bi herrietan; gauean, berriz, bosgarrenez, 80ko hamarkadara salto egin zuten Bermeon.
Zapatu goizeko Lantzeko inauteriekin eta gaueko 80ko hamarkadako jai-aldiagaz agurtu dituzte aurtengo aratusteak Bermeon. Ibarrangelutarrek ere zapatuan ospatu zituzten aurtengo aratusteak.Bermeoko Alkartasuna Dantza taldeko dantzariak izan ziren zapatu goizean Bermeoko kaleak girotzen ibili zirenak. Euriagatik, baina, ohikoa baino ibilbide laburragoa egin behar izan zuten.
Gauean, berriz, Spookypheria Productions elkarteak antolatuta, 80’s party egin zuten. Kafe Antzokia hamarkada berezi hartako ezaugarriez bete zuten. Lehenik eta behin, Alambike talde madrildarra egon zen agertoki gainean. Haiek 80ko hamarkadako bertsioak abestu zituzten. Ondoren, goizaldera arte, DC Datak jarritako musikagaz dantzatu zuten bertaratutakoek. Tartean, gainera, zintak birbobinatzeko lehiaketa ere egin zuten, aurrekoetan egin modura.
Bestalde, Ibaetatik dantzan atera ziren ibarrangelutarrak goizean. Eguraldi txarra egin arren, giro ezin hobea eduki zuten herrian. Elkarrekin bazkaldu ostean, eskulanak egiteko aukera izan zuten umeek, eta txokolate jana egin zuten ostean. Diskotekagaz amaitu zuten eguna.