Turismo topaketak egingo dituzte Euskal Herria Museoan
Gernika-Lumoko turismo estrategiaren garapenari buruz hausnarketa egiteko topaketak egingo dituzte egauztenean, Euskal Herria Museoan. Goizean izango dira; 10:00etan emango diete hasiera topaketei. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Gizarte eta Tokiko Garapen zinegotzi Begoña Landak egingo du aurkezpena. Gernika-Lumoko estrategia turistikoaz ariko dira lehenengo, eta atseden labur bat egin ostean, taldean lan egin beharko dute parte hartzaileek. Ariketa praktiko bat egin beharko dute: Estrategia helmuga turistikoan nola garatu.
Parte hartu gura duenak konfirmazioa eman beharko du: 946 255 892.