Hernaniren aurkako euskal derbian parte hartuko du bihar Gernika Bizkaiak
Errugbiaz gozatzeko aukera ere izango dute errugbizaleek asteburuan. Horretarako, gainera, ez dute urrunera joan beharko, Gernika Bizkaiak herrian bertan jokatuko baitu asteburu honetan. Ez da edonolako partida izango, gainera; euskal derbia hartuko ba...
Sailkapeneko postuei eta puntuei erreparatuz gero, alde handia dago talde bizkaitarraren eta gipuzkoarraren artean; izan ere, Gernika Bizkaia sailkapeneko seigarren postuan dago, 37 puntugaz; Hernani, berriz, azken postuan dago, 12 puntugaz.
16. jardunaldia jokatuko dute asteburuan, eta ez da denboraldian Hernaniren aurka jokatzen duen lehen aldia izango gernikarrentzat. Izan ere, urriaren 18an gipuzkoarren zelaian jokatu zuten bertokoek. 14-19 egin zuten orduan.