Arana eta Kobeaga, Gernika-Lumoko rallyan
2014ko Bizkaiko automobilismo txapelketari dagozkion sariak emateko ekitaldia egingo du Bizkaiko Automobilismo Federazioak bihar, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan, 18:30ean.
Sarietako batzuk, gainera, eskualdean geratuko dira, Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga ereñarrek irabazi baitituzte. Hain zuzen, rallyetako pilotu onenaren saria hartuko du Aranak, eta kopilotu onenarena Kobeagak. Bikoteak, gainera, 3 klasekoa ere jasoko du.
2014ko palmaresa