Bermeoko Udala .eus domeinua erabiltzen hasi da
Euskara eta euskal komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua aktibatu du Bermeoko Udalak. Hala, aurrerantzean Bermeoko Udalaren helbidea www.bermeo.eus izango da.Jakinarazi dutenez, hurrengo pausoa udalaren webgune guztiak .eus domeinura bidera...
Jakinarazi dutenez, hurrengo pausoa udalaren webgune guztiak .eus domeinura bideratzea izango da. Hori eginda, posta elektronikoko helbide guztiak ere bideratuko dituzte. «Lanean» ari direla diote, eta datozen hileetan martxan izango dela aipatu dute.
Edonork erabil dezake
.eus domeinua edonork erabil dezakeela gogorarazi gura izan dute udaletik. Modu horretan, herriko elkarteei, enpresei edota norbanakoei jakinarazi gura die hori erabiltzeko aukera ere badaukatela: «Guztion artean euskara eta euskal kultura zabaltzeko eta sustatzeko, eta munduan euskal identitatea zabaltzen laguntzeko».