Saturrarango espetxean preso egondakoen zerrenda argitaratu dute
Euskal Memoria Fundazioak 1938 eta 1945 urte bitartean Saturrarango (Mutriku) kartzelan espetxeratuta egon ziren pertsonen zerrenda argitaratu du.Zerrenda Euskal Memoria Fundazioaren webgunean (www.euskalmemoria.com) dago ikusgai. Datu basean, besteak ...
Zerrenda Euskal Memoria Fundazioaren webgunean (www.euskalmemoria.com) dago ikusgai. Datu basean, besteak beste, 1.576 izen aurki daitezke, herriz herri eta eskualdez eskualde egindako bilduma zehaztuan. Espetxeratu bakoitzaren jatorriaz gain, jaiotze urteak ere aurki daitezke zerrendan. Era berean, pertsona bakoitzaren izenaren gainean klikatuz gero, informazio zehatzagoa eskaintzen du webguneak. Fitxa berri batean, besteak beste, espetxean emandako urteen berri edo espetxeratuaren lanbidea jakiteko aukera ematen du.
Bestalde, beste datu base batean Saturrarango espetxean hildakoen zerrenda ikusteko aukera ere badago. Guztira, 177 izen ditu zerrendak. Izen bakoitzaren gainean klikatuz gero, informazio zehatzagoa kontsultatu daiteke; heriotzaren arrazoia eta hildakoaren adina zehazten ditu datu baseak.