Hondakinak sailkatzeko gida sortu dute Lea-Artibain
Azken urteetan zaborra «arazo handi» bihurtu dela iritzita, Lea-Artibaiko Amankomunazgoak hondakinak sailkatzeko gida sortu du. Lea-Artibain, esaterako, gaikako bilketa %30etik beherakoa dela jakinarazi du.Gauzak behin bakarrik erabili ondoren bota d...
Gauzak behin bakarrik erabili ondoren bota daitezen saihesteko eta hondakinak iraunkortasun irizpideen arabera kudeatzeko sortu dute aipatutako gida.
Izan ere, Amankomunazgoaren arabera, «sortzen diren hondakin gehienak ez dira zaborra, lehengaiak baizik». Horiek birziklatu eta konpostatu egin daitezkeela gogorarazi du, betiere, «behar den moduan kudeatuta; alegia, ondo banatu eta ondo bilduta».
Hala, herritarrek gauza bakoitza nora bota behar duten jakiteko balioko du gidak, besteak beste. Halaber, eskualdean hondakinak banatzeko eta jasotzeko zeintzu zerbitzu dauden ere zehaztuko du gida horrek.
Amankomunazgoak dioenez, planetan baliabide «mugatuak» daude, baina are mugatuagoak dira, bere ustez, Lea-Artibain. Horegatik uste du lehengaiak berrerabili eta birziklatu beharra dagoela, «beste herrialdeetako eta gure herrietako baliabideak ez xahutzeko eta dauzkagunak hurrengo belaunaldiei lagatzeko».
Herritarren proposamenak
Bestalde, hondakinen bilketa hobetu asmoz, herritarren proposamenak jaso eta aztertu nahi dituztela azaldu du Lea-Artibaiko Amankomunazgoak: «Arazoa denona bada, irtenbidea ere denon artean topatu behar dugulako».