Barroetako zubia itxura hartzen doa
Soldatze lanak ondo baldin badoaz, aste honen amaieran jarriko dute Barroetako zubiaren egitura metalikoa. Joan den astean ailegatu zen egitura Markina-Xemeinera eta beharginak soldatzen ibili dira egunotan. Garabia ere prest dago obran bertan, muntak...

Soldatze lanak ondo baldin badoaz, aste honen amaieran jarriko dute Barroetako zubiaren egitura metalikoa. Joan den astean ailegatu zen egitura Markina-Xemeinera eta beharginak soldatzen ibili dira egunotan. Garabia ere prest dago obran bertan, muntaketagaz hasteko. Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, lanak aurreikusitako martxa daramate, eta gauzak martxa berdinean jarraituz gero, zubia maiatzaren amaiera aldera amaituta egongo litzateke.