Caja Rural taldeak aurkezpen ofiziala egin du denboraldi berriari begira. Hemeretzi txirrindularik osatzen dute Kontinental profesional mailako taldea. Aurten zortzi baja izan dira eta sei txirrindulari berri iritsi dira talde nafarrera. Amets Txurruka...

Caja Rural taldeak aurkezpen ofiziala egin du denboraldi berriari begira. Hemeretzi txirrindularik osatzen dute Kontinental profesional mailako taldea. Aurten zortzi baja izan dira eta sei txirrindulari berri iritsi dira talde nafarrera. Amets Txurruka, Etxebarriko txirrindulariak eta Pello Bilbao gernikarrak osatuko dute hemeretzikoa. Joan den barikuan egin zuten aurkezpena, Burlatako kultur etxean. Taldearen seigarren urtea dela azaldu zuten aurkezpenean, eta kalitaterik falta ez zaien arren, figurarik ez dutela esan zuten. Hori dela eta, apostua talde osoak duen indarrean egiten dutela azpimarratu du Eugenio Goikoetxea Caja Rural taldeko teknikariak. Josemi Fernandez izango du alboan aurten, Goikoetxeak, teknikari lanetan laguntzen. Bigarren taldetik lehenengora pasatu da Fernandez.