Hauteskundeetarako zerrenda osatzen hasiko da zapatuan Bildu
Hauteskundeetarako zerrenda osatzeko batzarra egingo du Etxebarriko Bilduk zapatuan. 11:00etan izango da batzarra udaletxean, eta bertara joateko gonbidapena egin diete herritar guztiei.«Etxebarrian ere hari gara», diote Bildukoek. Azaroan hasi zuten...
«Etxebarrian ere hari gara», diote Bildukoek. Azaroan hasi zuten Bilduren hauteskunde prozesua, eta hasiera-hasieratik herriari zabaldutako prosezu parte hartzailea izatea nahi zutela argi eduki dute. «Herritarrak baitira etorkizuneko herria eraikiko dutenak».
Lehen pausoak emanda
Abenduan zein urtarrilean egindako bileretan, herri programa osatu, landu eta hausteskundeetarako zerrendarako lehen pausoak eman zituzten. Zapatuko bileran, berriz, maiatzeko hauteskundeetarako zerrenda osatzea dute asmoa, herritarren ekarpenagaz.