Basurdeek etxean hartuko dute bihar Madrilgo Pozuelos taldea
Gernika Bizkaia Taldeak etxean jokatuko du asteburu honetan denboraldiko 15. jardunaldia. Hain zuzen, bihar, 16:30ean hasita neurtu beharko ditu indarrak Madrilgo Pozuelos taldearen aurka, Urbietan.
Sailkapen orokorrean, seigarren eta zazpigarren postuan daude Gernika Bizkaia eta Pozuelos, hurrenez hurren. Bertokoek 32 puntu dauzkate, eta besteek 27.