Udalak Elai-Alai aretoa hileta zibilak egiteko eskaini nahi du
Elai-Alai aretoan hileta zibilak egiteko aukera eskaini nahi die Gernika-Lumoko Udalak herritarrei. Kultura saileko ekimenez, hori posible egingo duen araudia lantzen eta aztertzen ari dira. Naiara Urberuaga kultura zinegotziak zehaztu duenez, araudi h...
Hala, ordenantza hori onartuta, hiletak egiteko espazio publikoa eta zibila izango lukete herritarrek eskura. Elai-Alai aretoa erabiltzeko aukera, gainera, Gernika-Lumoko bizilagunek eta eskualdeko herritarrek ere izango luketela azaldu du zinegotziak. Gernika-Lumo, gainera, gune publikoak hileta zibiletarako egokitzeko arautegia onartzen lehenengo udalerria litzateke Busturialdean. Lea-Artibai eskualdean, esate baterako, Aulestik onartuta dauka era horretako arautegia.