Mundakako Goiko kalea itxiko dute domekan
Aratusteak direla eta, domekan, Goiko Kalea itxiko dutela azaldu dute Mundakako Udaletik. Hain zuzen ere, medikuaren kontsultategitik Intxaurrondo plazaraino egongo da itxita, 12:00etatik 20:00etara.
Mundekarrentzat «garrantzitsua» den aratuste eguna «normaltasunez» ospatu ahal izateko hartu dute kalea ixteko erabakia, eta herritar guztien kolaborazioa eskatzen dute udaletik.
Hala, Bermeo-Gernika-Lumo eta Gernika-Lumo-Bermeo noranzkoetako autobusen geralekuak saihesbidean izango direla azaldu dute.