Kolonbiako bake prozesua andreen ikuspuntutik aztertuko dute
Otsailaren 20an egingo dute mahai ingurua Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Gizarte mugimenduek bake prozesuan daukaten parte hartzea landuko dute jardunaldietanGizarte mugimenduen topaketa antolatu du Emigrados sin Fronteras erakundeak, Kolonbiako bake pr...
Otsailaren 20an egingo dute mahai ingurua Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Gizarte mugimenduek bake prozesuan daukaten parte hartzea landuko dute jardunaldietan
Gizarte mugimenduen topaketa antolatu du Emigrados sin Fronteras erakundeak, Kolonbiako bake prozesuan sakondu asmoz. Horretarako, lau mahai inguru egingo dituzte: Bilbon hiru eta Gernika-Lumon laugarrena. Emigrados sin Fronteras elkarteko kide Victor Torresek azaldu duenez, urteak daramatzate Kolonbiako gizarte eragileek eta ezkerreko mugimendu politikoek herrialdeak bizi duen gatazkari irtenbidea eman nahian.Hain zuzen ere, gatazkaren konponbidea eta bake akordioak emakumeen ikuspuntutik aztertuo dituzte hilaren 20an, kultur etxean, 17:00etatik 19:30era. Zabalketako, Kolonbiako delegaritzako, Bakearen eta Kolonbiako Emakumeen Aldeko Elkartearen (ASODEMUC) eta Mundubat Fundazioaren ordezkariek parte hartuko dute mahai inguru horretan, emakumeak denak. Hain zuzen, Kolonbiako bake prozesuan eragile aktibo izan behar dutela aldarrikatu du emakumeen taldeak biltzen dituen elkarte horrek, La Habanan (Kuba).
Kolonbiako Gobernua eta FARC negoziazioetan direla, Euskal Herriko kolonbiarrek ere prozesu horretan ekarpena egin nahi dute; «gure ustez, garrantzitsua da gu ere prozesu horretako parte izatea».
Oinarriak
Beraz, elkarte eta eragile ezberdinek bake prozesu hori nola bizi duten ezagtu eta ezagutzera eman gura dute. Kolonbian Bakea Eraikitzen jardunaldiak astelehenean hasiko dira, eta otsailaren 20an egingo dute azken saioa. Gernika-Lumon egingo duten azken hori ez, beste guztiak Bilbon egingo dituzte, EHUren eta Batzar Nagusien egoitzetan.
Jardunaldietarako antolatu dituzten lau mahai horietan Kolonbiako bake prozesuak biltzen dituen bost oinarriak edo puntuak landuko dituzte. «Kubako mahaian FARCek eta Gobernuak landuko dituzten gai horiei buruz hausnartuko dugu jardunaldietan ere». Horretarako, eragile ezberdinen parte hartzea izango dute: «Batez ere, garrantzia ematen diogu Congreso de los Pueblos mugimenduak duen ikuspuntuari».
Euskal Herriko eragileak
Kolonbiak eta Euskal Herriak gatazka politiko bat bizi dutela azaldu du Torresek, eta herri bateko zein besteko esperientziak bata bestearentzat baliagarriak izan daitezkeeela esan du. Hori dela eta, Euskal Herriko eragileek ere parte hartuko dute jardunaldietan, Lokarrik eta EH Bilduk, kasurako.