Gernikako Gure Esku Dago ekimenak lokal berria izango du aurrerantzean
Gernika-Lumoko Gure Esku Dago ekimenak lokal berria izango du, eta domekan egingo dute inaugurazioa. Hain zuzen, Arrien tabernaren ondoan dagoen lokalean izango dira aurrerantzean (hortz klinika zena). 12:30ean egingo dute irekiera ekitaldia.