Familian egiteko tailerra emango dute domekan, Santimamiñen
Familiei zuzendutako tailerra antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiak datorren domekarako hilaren 15a. Hain zuzen ere, geologia esperimentalean trebatzeko aukera izango dute ume zein nagusiek, Santimamiñen.Ekimen berezi horretan, kobak nola sortu ziren ez...
Ekimen berezi horretan, kobak nola sortu ziren ezagutzeko aukera edukiko dute ume eta gurasoek. Horrez gain, kareharriaren ezaugarri bereziak bereizten irakatsiko diete.
Jarduera horretan parte hartu gura duenak izena eman beharko du aldez aurretik, erreserba egiteko. Lekuak mugatuak direla jakinarazi dute ekintzaren antolatzaileek.
Ordubeteko iraupena
Tailerra, zehaztu dutenez, 5 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta dago, eta erreserba egiteko 94-465 16 57 telefono zenbakira deitu beharko da. Informazioa nahi izanez gero ere, zenbaki horretara deitu beharko da.
12:00etan hasiko da tailerra, eta iraupena ordubetekoa izango da.