Pforzheim ezagutu dute Gernika BHI-ko ikasleek
Urtarrilaren 27tik otsailaren 3a bitartean, astebeteko egonaldia egin dute Gernika-Lumoko institutuko ikasleek Alemanian. Hain zuzen, Pforzheim hirira egin dute bidaia, hango Fritz Erler Schule ikastetxeagaz ikasleen trukea egin ostean.Alemaniako ikasl...
Alemaniako ikasleak 2014ko urrian izan ziren Gernika-Lumon, eta bueltako bidaia izan da, orain, Gernika-Lumoko gazteek egin dutena. Ikasleen trukearen programa ez da berria, eta urteak daramatza Gernika-Lumoko institutua Pforzheimgo ikasleekin mota horretako ekintzak elkarbanatzen. Besteak beste, anaituta dauden bi herrien arteko zubiak mantentzea eta ikasleek hango gizartea eta kultura ezagutzea da helburua.
Ezagutzen
Pforzheim bakarrik ez, inguruko herriak ezagutzeko aukera ere eduki dute Gernika-Lumoko ikasleek; Heidelberg eta Kalsruhe herriak, kasurako.
Fritz Erler Schule institutuaren egunerokotasunean ere murgildu izan dira, eskola orduetan eta bestelako ekintzetan parte hartuz. Alemaniako giro hotzean, gainera, Karlsruheko bainu termalekin gozatzeko aukera ere izan dute.