'Kalesareak' izeneko dokumentala ikusteko aukera izango da bihar
Bizkaiko gazteak dira Kalesareak dokumentaleko protagonista nagusiak. Gazteen errealitatea, aniztasuna, desioak, nahiak, zalantzak… erakusten baitira horretan. Durangoko azokan estreinatu zuten dokumental hori Bermeora iritsiko da bihar. Gizarte ...
Iban Gonzalezek zuzendutako dokumentala da Kalesareak, eta 64 minutu ditu. 18 eta 30 urte bitarteko Bizkaiko gazteen bizimodua erakutsi gura zuen, road-movie dokumentala osotzeko asmoagaz, Bizkaiko Foru Aldundiak K-movie izeneko bideo lehiaketa jarri zuen martxan iaz. Eta hortik sortu da Kalesareak. Hain zuzen ere, lehiaketara aurkeztutako bideoen irudiekin eta lehiaketatik kanpo gelditu ziren beste hainbestegaz burutu du Gonzalezek dokumentala.
Amaitzerakoan, dokumentalean lantzen diren gai zehatz batzuei buruzko mahai inguru batean parte hartzeko aukera izango dute bertaratutakoek.