Ondorieon aurkezpena, iaz
Pasilekurako ideien proiektua deitzea erabaki du Gernika-Lumoko Kultura Batzordeak. pasileku proiektuarekin aurrera egin asmoz, eta herriko espazio hori irudikatzen jarraitzeko erabaki dute lehiaketa egitea. Hain zuzen, Kultura Batzordeeak apirilerako izan gura ditu proiektuak esku artean, bozketa egin ahal izateko. Horretarako, lehiaketaren oinarrien zirriborroa aztertzen eta zehazten ere ibili dira Kultura Batzordeko kideak. behin-betiko oinarriak egun batzuk barru emango dituzte jakitera.
Pasilekuaren kanpoaldea irudikatuko duten proiektuen ideiak dira jaso gura dituztenak, eta bozketa apirilean egun nahiko lukete, eta 16 urtetik gorako herritarrek ere parte hartu ahal izango dute. Modu horretara, parte hartzea herriari zabaldu gura dio Kultura Batzordeak, «eta zein Pasileku nahi dugun denon artean erabaki ahal izango dugu; beti ere, prozesuan adostutakoan oinarrituz».