Kresalaren eskutik, inauterietako dantzen ikastaroa egingo da
Otsailaren 14an eta 17an egingo diren inauterietako dantzak kalerik kale prestatzeko, bihar, 19:00etatik 20:00etara, dantzak ikasteko entseguak egingo dira Artabide 23an Kresala Kultur Elkarteak daukan egoitzan.Ikastaroari buruzko informazio gehiago na...
Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, 94-613 41 14 telefono zenbakira deitu daiteke.
Apainketa lehiaketa
Inauteriekin lotuta, gainera, tabernen eta denden apainketa lehiaketa antolatu du udalak.
Lehiaketan izena emateko azken eguna bihar izango da. Parte hartu nahi dutenek Kultura Sailean edo jrosa@ondarroakoudala.net posta elektronikora idatzita eman beharko dute izena.
600 eta 300 euroko sariak banatuko dira, 100 euroko kontsolatze sariagaz batera.