Bizkaiko gazteak dira
Kalesareak dokumentaleko protagonista nagusiak. Gazteen errealitatea, aniztasuna, desioak, nahiak, zalantzak… erakusten baitira horretan. Durangoko azokan estreinatu zuten dokumental hori Bermeora iritsiko da eguenean. Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan ikusi ahalko da, 19:30eatik aurrera.
Iban Gonzalezek zuzendutako dokumentala da
Kalesareak eta 64 minutu ditu. 18 eta 30 urte bitarteko Bizkaiko gazteen bizimodua erakutsi gura zuen road-movie dokumentala osotzeko asmoagaz, Bizkaiko Foru Aldundiak K-movie izeneko bideo lehiaketa jarri zuen martxan iaz. Eta hortik sortu da Kalesareak. Hain zuzen ere, lehiaketara aurkeztutako bideoen irudiekaz eta lehiaketatik kanpo gelditu ziren beste hainbestegaz burutu du Gonzalezek dokumentala.