Jon Lasarte ondarrutarrak bigarren egin du Euskadiko judo txapelketan
Gipuzkoako txapeldunak lehenengo bi borrokak 'ippon' eginaz irabazi ditu. Julen Duñabeitia ondarrutarrak ere parte hartu du, 90 kiloz azpiko junior mailan, baina du zorterik edukiArtibai Judo Taldeko Jon Lasarte Mujika ondarrutarra zilarrezko dominaga...
Gipuzkoako txapeldunak lehenengo bi borrokak ‘ippon’ eginaz irabazi ditu. Julen Duñabeitia ondarrutarrak ere parte hartu du, 90 kiloz azpiko junior mailan, baina du zorterik eduki
Artibai Judo Taldeko Jon Lasarte Mujika ondarrutarra zilarrezko dominagaz bueltatu da Gasteizen egin den Euskadiko judo txapelketatik. Txapelketa domeka goizean jokatu zen Gasteizko Arriaga udal kiroldegian.Gipuzkoako txapeldunak 81 kiloz azpiko junior mailan parte hartu zuen. Denetara, lau minutuko hiru borrokaldi egin zituen. Lehen eta bigarren borroketan Alejandro Galindezen eta David Esperiaren aurka ippon puntuazioagaz irabazi zuen.
Hau da, azkartasun, teknika eta indar maximoa erabilita denbora baino arinago garaitu zituen aurkariak. Azken borrokan, ostera, Gorka Aduriz donostiarraren aurka ezin izan zuen garaipenik lortu. «Oso pozik gaude Jonek lortu zuen markagaz. Orain ikusi egin beharko da Espainiako sailkapen probetan zelan dabilen», azaldu du Luis Ferreño Artibai Judo Taldeko entrenatzaileak.
Entrenatzaileak adierazi duenez, Jon Lasarterekin batera, Julen Duñabeitiak ere parte hartu zuen 90 kiloz azpiko junior txapelketan. Bosgarren postua egin zuen Duñabeitiak. «Espero baino egun eskasagoa eduki zuen Julenek, eta hasiera batean pentsatu baino postu txarragoa lortu du txapelketan. Pena handia da. Izan ere, maila horretan parte hartzen duen azkenengo urtea da eta».
Euskadiko judo txapelketatik zilarragaz bueltatu ostean, Lasartek otsailaren 21ean Iruñean Espainiako txapelketarako jokatuko diren sailkapen probetan parte hartuko du. Hain zuzen ere, Iparraldeko sektorekoan parte hartuko dutenen aurka aritu beharko du ondarrutarrak. Lehen bien artean sailkatuz gero, martxoaren 7an eta 8an Madrilen egingo den Espainiako txapelketa jokatuko du.