Izapideak udal erakundeetan egiteko zerbitzua eskatu du EAJk
Jeltzaleek diote EH Bilduk ez duela bete udalbatzak hartutako akordioa
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ezein erakunde publikori zuzendutako izapideak herritarrek udal erakundeetan egiteko aukera izan dezatela eskatu du, berriro, Gernika-Lumoko EAJren udal taldeak. Era berean, udalbatzak hartutako erabakia ez betetzea leporatu dio EH Bilduri: “Udal gobernuak oraindik ez du izenpetu osoko bilkural bere garaian Eusko Jaurlaritzarekin izenpetzea adostu zuen akordioa”.
Jeltzaleek diotenez, hitzarmen horren helburua da udalerriko herritarrei udalera beste era batera hurbiltzeko aukera ematea. “Euskal administrazio zentralizatuaren egoitza hartuta, hiritarrek ez dute hiriburuetako joan behar izango. Udala ere bere onurak izango lituzke; hau da, herritarrek erosotasuna eta hurbiltasuna irabaztea eta ematen diren zerbitzuak areagotzea”.