Gernika hirugarren jarri da, Zallak atzeratutako partidan egiten duenaren esperoan
Asteburuan Pasaiaren zelaian garaipena lortu ostean, Gernika hirugarren jarri da sailkapen orokorrean. Sailkapena, hala ere, behin-behinekoa da. Izan ere, Zalla laugarren sailkatuak partida bat gutxiago jokatu du. Hain zuzen, Bermeoren kontra jokatu behareko 23. jardunaldiko partida atzeratu behar izan zuen Zallak, uholdeek taldearen zelaia apurtu zutelako.
Gernikak 45 puntu ditu. Sailkapenaren goikaldera begiratuz gero, lehen eta bigarren sailkatuak nahiko hurbil daude. Arenas bigarren sailkatuak 47 puntu dauzka eta Portugalete liderrak 49.
Atzeko taldeak ere, dena den, oso hurbil daude. Hala, Gernikak ezin du erlaxatu play-offak jokatzeko aukerekin jarraitzeko. Zalla laugarren sailkatuak eta Beasain bosgarrenak 43na puntu dauzkate. Zallak, baina, partida bat gutxiago jokatu du. Neurketa hori irabaziz gero, Zalla 46 puntugaz jarriko liztateke, gernikarrak aurreratuz.
Pasaiaren kontra, Imaol Etxabek sartu zuen partidako gol bakarra, buruz. Horretarako, Korner bat baliatu zuen bertokoak.