Argazkia: Conquero
Conqueroren zelaian garaipena lortzekotan izan ziren gernikarrak. Hala ere, azken minutuetan bertokek ez zuten jaurtiketetan asmatu, eta sari barik geratu ziren. Porrota jasota, Gernika Bizkaiak sailkapeneko bosgarren postuan jarraituko du aste bete gehiago. Cadi La Seu laugarren sailkatuak, baina, ihes egin du berriro. Hemezortzigarren jardunaldia hasi aurretik berdinduta zeuzen bi taldeak. Orain, baina, Cadi La Seuk partida bateko errenta du, Play-offetarako borrokari begira.
Asteburuko partida emozio handikoa izan zen. Lehen laurdenean, esaterako, Conquerok arin hartu zuen errenta. Laurdenaren amaierarako, hala ere, gernikarrek partida orekatzea lortu zuten, 18-17 jarrita.
Bigarren laurdenaren hasiera ere orekatua izan zen. Miller-ek, dena den, hirugarren falta egin zuen, gernikarren barneko jokoa ahulduz. partidako hamabosgarren minuturako, esaterako, Conquerok zortzi puntuko errenta hartu zuen.
Gernika-Lumoko taldeak ez zuen etsi, eta Claudi Pop-en gidaritzan, 36-38 jarri zen aurretik. Azken laurdenera arte, neurketa oso orekatua izan zen. Hirugarren laurdena, adibidez, 54-51 amaitu zen, Conqueroren alde.
Partida amaizteko bi minuturen faltan, gernikarrek bost puntuko errenta zaukaten. Bertokoek, baina, ez zuten asmatu azken minutuetan egidako jaurtiketetan. Hala, Conquerok partida irabazi zuen, jaurtiketa libreei esker.
-
-
Argazkia: Conquero
-
-
Argazkia: Conquero
-
-
Argazkia: Conquero
-
-
Argazkia: Conquero