Gazte auzolanak
Beraien proiektuak aurrera atera eta Astrari beraien ekarpena egiteko asmoz, bigarren solairua egokitzen hasiko da Gernikako Gazte Mugimendua. Hausnarketa egin dute herriko gazteek, eta argi ikusi dute espazio baten beharrizana dutela. 2005. urtean okupatu zuten Astra Gernika-Lumoko gazteek, “eta gazte mugimendu gazte hari esker gaude gaur hemen, lur hau zapaltzen eta gure proiektu pertsonal zein kolektiboak aurrera ateratzen”. 2015eko gazte mugimenduaren parte sentitzen dira orain Astrako bigarren solairua egokitzen hasiko diren gazteak, eta, diotenez, haiei dagokie proiektu horren biziraupenean eta sustapenean jardutea. Horretarako, auzolanak deitu dituzte otsaiaren 21erako.