Hirugarren auzo konpostagunea martxan dago Markina-Xemeinen
Joan den zapatuan hasi ziren herritarrak Iderragako konpostagunea erabiltzen. 27 familia ari dira gune berrian konposta egiten. Hamasei gune jartzeko asmoa dauka udalakHirugarren auzo konpostagunea martxan dago. Joan den zapatuan hasi ziren markina-xem...
Joan den zapatuan hasi ziren herritarrak Iderragako konpostagunea erabiltzen. 27 familia ari dira gune berrian konposta egiten. Hamasei gune jartzeko asmoa dauka udalak
Hirugarren auzo konpostagunea martxan dago. Joan den zapatuan hasi ziren markina-xemeindarrak Iderragako auzo konpostagune berria erabiltzen. Udal ordezkariek eta materia organikoaren aparteko bilketa egin nahi duten herritarrek batzarra egin zuten bertan gunean. «Beste 45 lagunek eman dute izena bilketan parte hartzeko, eta funtzionamendua zein den azaldu genien», esan du ingurumen batzordeburuak.27 familik erabiliko dute Iderragako konpostagunea. Batzuk udaletxe osteko gunean ari ziren parte hartzen, baina, orain, etxetik hurrerago edukiko dute gunea. Lehendik erabiltzen zeunden batzuk eta familia berriak joango dira Iderragako gunera.
Markina-Xemeingo Udalak bi konpostagune jarri zituen proba modura, Karmengo elizaren atzeko berdegunean eta Azpiko Errotan, eta eduki duten harrera ona ikusita, hasitako bideari jarraipena emango dio.
Horrela, auzo konpostagune berriak sortuko dituzte. Izan ere, herri osoan hamasei gune jartzeko asmoa dauka udalak. Iderragakoaren ondoren Erdotza Etorbidekoa etorriko da. Egin dituzten aparkaleku berrien puntan jarri nahi dute konpostagunea. «Lehen galipot gordegailua zegoen tokian», zehaztu dute.
104 familiak eman zuten izena hasieran, eta beste 30 batu zitzaizkien geroago. Konpostagune berriak sortuz, herriko beste auzo batzuk ere proiektu horretara hurreratzea lortu nahi du udalak.