Mutrikuko baserri batean kalte materialak eragin dituen sute bat egon da
Kalte materialak eragin zituen sute bat gertatu zen atzo Mutrikuko baserri batean. Herrizaingo Sailak jakitera eman zuenez, 07:30ean jaso zuten abisua. Hain zuzen ere, Ibiri auzoko Pagadizabal baserrian izan zen sutea.Baserriko ganbaran gertatu zen ezb...
Baserriko ganbaran gertatu zen ezbeharra, eta Ertzaintzaren arabera, akats elektriko batek piztu zuen sua. Ez zen aparteko kalterik egon. «Kalte materialak bakarrik sortu zituen suteak. Ez zen zauriturik egon. Suhiltzaileek sutea nahikoa azkar kontrolatu zuten; 08:15erako itzalita zegoen». Sua itzaltzeko Markina-Xemeingo suhiltzaileen laguntza behar izan zuten Eibarko suhiltzaileek.